Kanpainak

Mungiako Merkatari eta ostalarien Elkarteak antolatutako ekintzak eta sustapenak.

cartel_paraguas_definitivo

Mungiako Merkatarien Elkarteak martxoaren 5etik 31ra bezeroak sarituko ditu. Mungiako Txartelarekin erosketak egiten dituztenei aterki tolesgarriak oparituko zaizkie. Datafonoetan aterako dira opariak aleatorioki eta bezeroek ticket-a aurkeztuz, apirilaren 30a baino lehen jaso beharko dituzte opariak Mungiako Merkatarien Elkarteko Bulegoan.

Cartel_vales_febrero_2012

OTSAILAREN 13TIK 26RA Mungiako Txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroek 10 eta 20€ko baleak irabaz ditzakete. Sariak zoriz ateratzen dira datafonoko azpiko aldean. Baleak aldatzea oso erraza izango da, saria azaltzen den datafonoko frogagiria aldatu nahi den atxikitako edozein saltokitan aurkeztuta nahikoa izango da. Saltokian balea erretiratuko diote bezeroari eta aldaketa egina geldituko da. Baleak 2012/04/30 izango dira baliozkoak.

BALIATU MUNGIAKO TXARTELAZ ETA EGIN ZURE EROSKETAK!!


DISTINTIVO_CONCURSO_2


MUNGIAKO PAKETEGINTZA LEHIAKETA

 Aurten lehenengoz Paketegintza-Lehiaketa bat antolatuko da gure herrian; eta hor sarituko dana ez da erakusleihoa bera, erakusleiho apain baten ondoen txertatuta dagoan paketea baino.

Mungiako establezimendu guztiak zagoze gonbidatuta lehiaketa honetan parte hartzen.

Paketegintza Lehiaketan 3 sari emongo jakez paketerik onenei eta, horren ganera, Olentzero sari berezi 1 bere emongo da.

Gehiago irakurri...

cartel

Abenduaren 1etik 20ra beraien erosketak Mungiako Txartelarekin
ordaintzen dituztenei, txartel bat emango zaie datu pertsonalekin
bete eta gabonetako 3 otzara zoragarriren zozketan parte hartzeko.

Zozketa abenduaren 23an egingo da Andra Marin goizeko 11.00tan.

Oinarri guztiak hemen.

Irabazleak/Ganadores

5_DTO

Beste batzutan egin dugun bezala, Mungiako saltokiek bezeroei hainbeste gustatzen zaien kanpaina errepikatuko dugu eta azaro guztian zehar beraien erosketak Mungiako saltokientan eginten dituztenek, Mungia Txartelarekin ordainduz gero, %5eko dekontua izango dute beraien erosketetan.

Merkatarien argazkiak