EUSKALDENDAK, EUSKADIKO MERKATARI, OSTALARI ETA ZERBITZU ENPRESEN ELKARTEEN KONFEDERAZIOAK ETA BIZKAIDENDAK, BIZKAIKO MERKATARI, OSTALARI ETA ZERBITZU ENPRESEN ELKARTEEN FEDERAZIOAK, erakunde biak baturik, “LEIHAKORTASUNA HOBETZEKO BEREIZTAPENA ETA LEKUKO INTERRELAZIOA” proiektua abian jarri du, EUSKO JAURLARITZAKO GARAPEN EKONOMIKO ETA LEIHAKORTASUN sailetik.

Proiektu honen helburu orokorra urietako merkatari txikien leiharkortasuna hobetzea da espezializazio, bereiztapen eta lekuko intererlazio estrategien bidez.

 http://euskalproduktuak.org/eu/

Gehiago irakurri...

Gaueko 22:00etan ailegatuko da lasterketa, Bermeo bidera

Gehiago irakurri...

EUSKALDENDAK-ek MERKATARIEK DBE ESKA DEZATELA LORTU DU

Arartekoak merkatariek prestazioa lor dezaketela informatu du

EUSKALDENDAK-ek Lanbide-ren barneko irizpideen aldaketetan aurrera egin du, izan ere, merkatari eta ostalariek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzeko sarbidea ahalbidetu du, orainarte “autonomoen eskubideen oztopo” bat izan dena. Merkatarien Konfederazioko ordezkarien arabera “Sektore honetan daudenek DBErako eskubidea ez dute ezagutzen”. DBE merkatari eta ostalari batzuen kasuetan aplika daiteke non “ bizikidetzako unitateen sarrera maila osatzen duten, lanetik datorren sarrerak ere edukita, hileko sarrerekin oinarrizko errentara heltzen ez direnak”. 2013ko otsailetik, DBE-aren aipamen hau behin eta berriz ere EUSKALDENDAKek Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinetan izan dituen bileretan aipatu du , aurkeztutako txosten baten bitartez sektoreak eskubide hau duela jakinaraziz. “Hainbat eta hainbat lagun ditugu baztertze jasanezin eta justifika ezin honetara arriskatzen direnak eta gogaitu egiten gara” eta horregatik, EUSKALDENDAK-ek Arartekora jo zuen autonomo eta enpresariek, bizirauteko irabaziak lortzen ez zituztenek, DBE eskatzeko aukera izan dezaten.

Gehiago irakurri...

            SARRERA

            Igande eta jai-egunetan aisiaz disfrutatu eta deskantsatzeko eskubidea defendatzen dugun plataformatik, gaur-egungo koiunturaren balorazioa egin nahi dugu. Mezu zuzen hau helarazteko ondorengoak biltzen gara beste behin ere: Euskaldendak eta Bizkaidendak EAEmailako merkatari elkarteak, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta EKE eta EKA kontsumitzaileen elkarteak.

Gehiago irakurri...

Hirigintza Plan Orokorra azalera handiko establezimenduen onurarako aldatzea akusatu
diote udalari


“Euskaldendak” Euskadiko Merkatari Elkarteen Konfederazioak gaur goizean publiko
egin du Bilboko udalaren 2014ko irailaren 25eko Bilboko Hirigintza Antolamendu
Orokorraren Planean jasotako merkatal erabilera tertziarioa eta ekoizpen erabilera
erregulatzen duen akordioaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtso baten
aurkezpena.

Gehiago irakurri...

JSN Boot template designed by JoomlaShine.com